Pribatasun Politika

Dokumentu honek arautzen du nola tratatu behar diren Berrizen zerbitzuetan interesatutakoek, zerbitzu horien erabiltzaileek eta bisitariek emandako datuak, bat etorriz 2016/679 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrarekin (2016ko apirilaren 27koa Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena) eta Datu Pertsonalen Babesari eta Eskubide Digitalei buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin.

Pribatutasun Politika honen helburua da ezagutzera ematea nola jasotzen, erabiltzen eta babesten diren datu pertsonalak, euren datuak Berriz Enpresari lagatzen dizkioten pertsonek askatasunez eta beren borondatez erabaki dezaten datu horiek eman nahi dituzten ala ez horretarako ezarritako inprimakietan.

Era berean, Pribatutasun Politika honek arautzen du nola erabiliko diren pertsona bakoitzak iraganean eta webgunea ez den beste bide batzuetatik eman dituen datuak, edo etorkizunean Politika honen babesean eman ditzakeenak, baldin eta ez badute kontraesaten datuak emateko unean espresuki onartutakoa, hori izango baita kasu guztietan errespetatuko dena.

Web orri honetan sartzen den eta erabiltzen duen guztiak osorik onartzen du Pribatutasun Politika hau eta, beraz, behartuta dago bertan jasotako termino eta baldintzak betetzera. Pribatutasun Politika hau aldatu egin liteke arau berrietara, jurisprudentziako ebazpenetara edo Berriz Enpresaren beharretara egokitzeko.

Webgune honetan erabiltzaile guztien datuak errespetatzen eta zaintzen dira. Erabiltzaileak jakin behar du bere eskubideak bermatuta daudela.

Erabiltzaileak klausula informatibo espezifiko bat aurkituko du Webgune honetan eskaintzen diren zerbitzu guztietan, zeinetan azaltzen den nola erabiliko diren kasuan kasuko zerbitzua gauzatzeko eskatu zaizkion datu pertsonalak.

 

TRATAMENDUAREN ARDURADUNAREN IDENTIFIKAZIOA ETA DATUAK

Arabako Ganbera, Bilboko Ganbera eta Gipuzkoako Ganbera Zuzenbide Publikoko Korporazioak dira, Administrazio Publikoentzako aholkularitza eta lankidetza organoak, zeintzuen helburua baita merkataritza, industria, zerbitzu eta itsasketa arloetako interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea, eta zerbitzuak ematea enpresei.

Datuen tratamenduko arduradun diren aldetik, Eusko Ganberekin harremanetan jar zaitezke modu hauetan:

• Presentzialki edo postaz:
Cámara de Comercio de Álava (berrizenpresa) Dato 38 01005 Vitoria-Gasteiz
Cámara de Comercio de Bilbao (berrizenpresa) Alda. Recalde 50, 48008 Bilbao
Cámara de Comercio de Gipuzkoa (berrizenpresa) Avd. Tolosa 75 20018 Donostia

• Posta elektronikoz / telefonoz:
camaraalava@berrizenpresa.com; 945 141800
camarabilbao@berrizenpresa.com; 94 4706500
camaragipuzkoa@berrizenpresa.com; 943 000300

• IFK:
Cámara de Comercio Álava: Q 0173001
Cámara de Comercio de Bilbao: Q 4873001D
Cámara de Comercio de Gipuzkoa: Q 2073001F

• Datuen tratamenduaren arduradunaren posta elektronikoa:
camaraalava@berrizenpresa.com
camarabilbao@berrizenpresa.com
camaragipuzkoa@berrizenpresa.com

 

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA ETA ERABILERAREN HELBURUAK

Eusko Ganberek jasotzen dituzten datu pertsonalak tratatzen dituzte, horrela betetzeko apirilaren 1eko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganbera Ofizialen oinarrizko 4/2014 Legeak ezartzen dizkien xedea eta funtzioak, zeintzuk baitira, besteak beste: ekintzak bultzatzea enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko, eta berrikuntza eta enpresetaranzko transferentzia teknologikoa sustatzeko. Eta, zehazkiago, helburu hauetarako:

Tratamendu automatizatuak

• Eusko Ganberek kudeatzen dituzten edo beren parte-hartzearekin garatzen diren erakunde publikoen programak

◦ Eusko Ganberen parte-hartzearekin egiten diren programa edo ekintzak kudeatu eta tramitatzea (Administrazio eta Erakunde Publikoekiko lankidetza-tresnen markoan garatzen direnak arlo hauetakoren batean: nazioartekotzea, lankidetza edo enplegagarritasuna), edo beren demarkazioko merkataritza, industria, zerbitzu eta itsasketa sektoreen lehiakortasuna hobetzeko beste edozein ekintza kudeatu eta tramitatzea..

▪ Lagapenak: erakunde kolaboratzaileei edo babesleei edo Eusko Ganberek partaidetzen dituztenei.

• Jakinarazpen komertzial eta informazio interesgarriaren bidalketa

◦ Enpresa eta partikularrei zuzendutako jakinarazpen komertzialen eta informazio interesgarrien bidalketa kudeatzea 4/2014 Legean ezarritako xede eta funtzioak betetzea helburu duten produktuak saltzeko edota zerbitzuak emateko, bai hartzailea bezero denean edo Eusko Ganberei atxikita dagoenean, eta bai bezero ez izanik ere bidalketak egitea eskatu duenean, horretarako baimena eman ondoren.

 

ENPRESARI INDIBIDUALEN ETA ANTOLAKUNDEETAKO HARREMANETARAKO PERTSONA FISIKOEN DATUAK

Eusko Ganberek, Datuen Babeserako Lege Organikoaren 19.3 artikuluaren arabera, badute legitimitatea hainbat datu mota tratatzeko, nola baitira enpresari indibidualen datuak, eta euren zerbitzuak pertsona juridiko batean ematen dituzten pertsona fisikoekin harremantzeko datuak, helburua denean pertsona horiek profesionalki lokalizatzea, edozelako harremanak izatea beren zerbitzuak baliatzen dituen pertsona juridikoarekin, edo, enpresari indibidualen kasuan, eurekin harremanak izatea enpresariak diren aldetik. Eta hori guztia, legez behartuta daudelako beren demarkazioko enpresen Errolda Publiko bat kudeatzera, eta Merkataritza Ganberen 4/2014 Oinarrizko Legean ezarritako xede, eskumen eta funtzioak bete behar direlako.

 

DATUEN JATORRIA

Jasotako datu pertsonalak zuzenean jasoak izango dira interesatuarengandik, edo datuen titularrarengandik, edo bere lege-ordezkariarengandik, edo berak espresuki baimendutako beste norbaitengandik, edo Administrazio Publikoengandik (Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganbera Ofizialei buruzko apirilaren 1eko 4/2014 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera), edo edonorentzat eskuragai dauden iturrietatik.

 

EMANDAKO DATUEN ZEHAZTASUNA ETA EGIAZKOTASUNA

Eusko Ganberen zerbitzuen erabiltzaileek kasu guztietan bermatzen dute emandako datu pertsonalak zehatzak direla, indarrean daudela, eta benetakoak direla, erantzukizuna hartzen dute datu horien gainean, eta hitzartzen dute eguneratuta edukiko dituztela.

 

DATUEN KONTSERBAZIOA

Datu pertsonalak xede baterako eskatzen direnez, datu horiek gordeta geldituko dira xede hori betetzeko beharrezkoa den denboran, interesatua eta antolakundea elkarrekin harremanetan egon daitezen xede horren baitan, baldin eta erabiltzaileak ez badu eskatzen ezabatu daitezela. Era berean, datuak gordeta geldituko dira legeak Eusko Ganberei ezartzen dizkien betebeharrak betetzeko beharrezkoa den epean.

 

DATUAK ERABILTZEKO LEGITIMAZIOA

Eusko Ganberak legitimatuta daude datuak erabiltzeko Datuen Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 6. eta 9. artikuluetan eta DBLOren 19.3 artikuluan ezarritako baldintzetan, eta datuen interesatuari jakinaraziko diote emandako zerbitzu bakoitzean aplikatzen den zilegitasun-titulua, zeina izan baitaiteke onespena, edo harreman juridiko bat gauzatzea -harreman juridiko horretan alderdietako bat izango delarik datuen titularra- edo betebehar legal bat betetzea, edo Eusko Ganberen interes legitimoa edo beren interes publikoa.

Era berean, Eusko Ganberen bezero, edo hari atxikitako erakunde zaren neurrian, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21.2. artikuluak ahalmena ematen digu zuri jakinarazpen komertzialak bidaltzeko tresna elektronikoen bidez eskaintzen ditugun zerbitzuei buruz.

 

HARTZAILEAK, TRANSFERENTZIAK ETA LAGAPENAK

Datuak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari lagako zaizkio. Eusko Ganberek ez dute lagapenik egingo datuak tratatzen ari diren artean, salbu legezko obligazio bat bete behar badute, edo aurrez interesatuari baimena eskatzen badiote hala egiteko beharra dagoen kasuetan, eta halakoetan baimena eskatzearekin batera jakinaraziko zaio zein ondorio izan ditzakeen bere datuak ez emateak eta, zehazki, kasuan kasuko zerbitzua eman ezina.

Eusko Ganberek eskaintzen dituzten zerbitzuak emateko baliteke jakinarazpenak egin behar izatea Eusko Ganberen tratamenduaz arduratzen diren zerbitzu informatikoetako enpresei, betiere bete beharreko konfidentzialtasun eta segurtasun baldintzak betez; baliteke, halaber, enpresa horiek Europar Batasunetik kanpo egotea, eta kasu horretan, Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko Privacy Shield (Pribatutasun Ezkutua) akordioak babestuko lituzke jakinarazpenak. Informazio gehiago hemen: https://www.privacyshield.gov

 

SEGURTASUN ETA KONFIDENTZIALTASUN NEURRIAK

Eusko Ganberek konpromisoa hartzen dute: konfidentzialtasuna errespetatzeko erabiltzaileen datu pertsonalak erabili eta tratatzean; datuak jaso ziren xederako baizik ez erabiltzeko; datuen babeserako indarrean dagoen legeriari jarraituz datu horiek gordetzeko, eta behar diren neurriak hartzeko inork ez ditzan aldatu, galdu ez baimenik gabe erabili nahiz eskuratu.

Webgune honek badu SSL ziurtagiria. Segurtasun protokolo bat da, zeinari esker datuak osorik eta modu seguruan transmititzen diren, esan nahi baita, zerbitzari baten eta webeko erabiltzaile baten arteko datu transmisioa (eta atzeraelikadura) guztiz zifratua edo enkriptatua dela.
Eusko Ganberek ezin dute bermatu Internet sarearen erasoezintasuna eta, hortaz, ezin dute bermatu hirugarrenek ez dituztela datu horiek eskuratuko eta erabiliko baimenik gabe eta iruzur bidez.

Konfidentzialtasunari dagokionez, errespetuz tratatuko dira Webgunearen edo erabiltzaileekin izandako komunikazioen bitartez jasotako datu pertsonal guztiak, eta Eusko Ganberek konpromisoa hartzen dute datu guztiak sekretupean gordetzeko, aplikatzekoa den legerian ezarritakoari jarraiki.

Segurtasun arazo bat gertatzen bada, Eusko Ganberek horren berri emango diote bezeroari, hura gertatu dela jakin bezain laster, eta segurtasun gertakari horri buruzko informazioa eman beharko diote, ezagutzen duten bezala eta bezeroak modu arrazoituan eskatzen badu.

 

ESKUBIDEAK

Eusko Ganberek aukera ematen diete interesatuei euren datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako eskubide hauek erabiltzeko:
• Datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea
• Datuak zuzendu nahiz ezabatzea eskatzeko eskubidea
• Datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea
• Datuen tratamendua aurkaratzeko eskubidea
• Datuak tokiz aldatzeko eskubidea
• Emandako baimena erretiratzeko eskubidea

Edonork dauka eskubidea jakiteko Eusko Ganberek bere datu pertsonalak erabiltzen dituzten ala ez. Interesatuak eskubidea dauka, orobat, bere datu pertsonaletara sartzeko eta eskatzeko zuzendu daitezela baldin zuzenak ez badira, edo, hala balegokio, eskatzeko ezabatu daitezela baldin, besteak beste, datuak ez badira beharrezkoak bildu ziren xederako.

Zenbait testuingurutan, interesatuek eska dezakete mugatu dadila euren datuen tratamendua, eta kasu horietan datuak gordeta geldituko dira soilik erreklamazioak egin nahiz defendatzeko. Era berean, eta bere egoera berezia dela medio, interesatuak aukera du bere datuen tratamendua aurkatzeko. Kasu horietan, Eusko Ganberek ez dituzte gehiago tratatuko datu horiek, salbu eta lege arrazoiengatik ezinbestekoa denean edo balizko erreklamazioak egin nahiz defendatzean.

Interesatuak baimena eman badu bere datuak erabiltzeko xede zehatz baterako, noiznahi erretiratu dezake baimena eta horrek ez du esan nahi erretiratu aurretik datuei eman zaien tratamendua ez denik izan legitimoa, baimen horretan oinarritu baita.

Interesatuak uste badu, datu pertsonalen babesari dagokionez, bere eskubideak ez direla betetzen, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du Datuen Babesa Kontrolatzeko Agintaritza eskudunean, bere web orriaren bitartez (www.agpd.es).

Informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, ez baduzu informazio gehiago jaso nahi gure zerbitzuei buruz, baja har dezakezu Eusko Ganberen helbide elektronikoetan, camaraalava@berrizenpresa.com, camarabilbao@berrizenpresa.com, camaragipuzkoa@berrizenpresa.com, mezuaren gaian esaldi hau idatzita: “Ez bidali posta elektronikorik”.

 

SEGURTASUN POLITIKAREN EGUNERATZEA
Pribatutasun Politika aldiro-aldiro ikuskatu eta eguneratuko da. Pribatutasun Politika ikusgai egongo da Webgunean. Hala ere, puntualki jakinaraziko da pribatutasun politika honetan egiten dugun edozein aldaketa, baldin eta aldaketa horrek eragina badu Eusko Ganberek jasotako datu pertsonalen tratamenduan.