Eroslearentzako zerbitzuak

Programak zerbitzu katalogo zabala, pertsonalizatua, doakoa eta isilpekoa eskaintzen dio erosleari, eta besteak beste zerbitzu hauek barne hartzen ditu:

Negozioaren eskualdatze prozesurako aholkularitza eta laguntza.

EuskoGanberek negozioa erosteko fase guztietan lagunduko diote erosleari, aholku emanez negozio erosle gisa eragin diezaioketen alderdi guztietan.

Erosi beharreko negozioa eta bere bideragarritasuna aztertzeko laguntza.

EuskoGanberek negozioaren alderdi nagusiak aztertuko dituzte balizko eroslearekin batera, hala nola:

  • Enpresa jardueraren funtzionamenduko alderdi garrantzitsuak
  • Egoera ekonomiko-finantzarioen azterketa
  • Analisi komertziala
  • Bezero zorroa
  • Lokalaren eta jardueraren egoera legal eta administratiboa

Analisi hori pertsonalizatua izango da, eroslearen testuinguru bereziari egokituko zaio eta kontuan hartuko ditu egitura ekonomiko-finantzarioan zaindu beharreko elementu berriak, esaterako negozioa eskualdatzearen kostua, kanpo finantzaketa edota egiturazko kostu finkoetan gertatuko diren aldaketak (langileak, alokairua, e.a.).

Enpresa plana egiteko laguntza.

EuskoGanberek enpresa plana egiten lagunduko diote erosleari. Dokumentu horretan jasotzen dira enpresa orok kontuan hartu behar dituen funtsezko alderdi estrategikoak, lau bloke hauetan banaturik:

  1. Proiektuaren aurrekariak
  2. Produktu edo zerbitzuaren jomuga-merkatuaren azterketa
  3. Eskaintzaren definizioa - Marketing Mix
  4. Analisi ekonomiko-finantzarioa

Eskualdatze prozesua ixteko eta enpresa martxan jartzeko laguntza.

EuskoGanberek orientazioa eta aholkularitza emango dute negozioaren eskualdatze prozesuan agertu daitezkeen egoera berezietan (salerosketa, industriaren errentamendua, partaidetza/akzioen salmenta, negozioaren lokala aldatzea, kontratua lagatzea…) eta eskualdatzea formalizatzeko behar diren dokumentuak egingo dituzte.

Era berean, EuskoGanberek aholkularitza eta laguntza emango dute enpresa martxan jartzeko, aholkularitza eskainiz prozesu horrekin eta bere ondorio fiskal nahiz legalekin lotutako funtsezko alderdiei buruz.

Enpresa sendotzeko laguntza.

Eskualdatze prozesua itxi ondoren eta erosleak eskualdatutako negozioaren jarduera hasten duenean, EuskoGanberek laguntza emango diote jabe berriari bere enpresa jarduera sendotzeko.

Horretarako, EuskoGanberen departamendu eta zerbitzuetara jo dezake: prestakuntza, salmenta puntuaren diagnostikoa, kudeaketarako tutoretza planak, e.a.