Saltzailearentzako zerbitzuak

Programak zerbitzu katalogo zabala, pertsonalizatua, doakoa eta isilpekoa eskaintzen dio saltzaileari, eta besteak beste zerbitzu hauek barne hartzen ditu:

Negozioaren eskualdatze prozesurako aholkularitza eta laguntza.

EuskoGanberek saltzaileari lagunduko diote negozioa eskualdatzeko prozesuaren fase guztietan, aholku emanez negozioaren transmisore bezala eragin diezaioketen alderdi guztiei buruz.

Hedapen ekintzak eta balizko erosleen bilaketa.

  • Komunikazio plan indibidualizatua egitea
  • Sustapena egitea programaren webaren bidez eta Ganberen eta Erakunde Kolaboratzaileen hedapen tresnak erabiliz.
  • Matching prozesuak Eusko Ganberetako nahiz Erakunde Kolaboratzaileetako ekintzaileen datu-baseekin.

Negozioa saltzeko txostena egitea.

EuskoGanberek negozioa zertan datzan azaltzen duen txosten bat egingo dute saltzailearekin batera, enpresa aurkezteko balizko erosleei. Txosten horren eduki orientatiboa bloke hauetan egituratzen da:

  • Barne analisia: jardueraren deskribapena, produktua/zerbitzua, langileak, lokalaren eta ondasunen egoera, lehiakortasun abantailak, negozioa kudeatzeko modua, marka komertziala eta irudi korporatiboa, negozioari buruzko informazio ekonomiko-finantzarioa eta legala, e.a.
  • Kanpo analisia: kokalekua, sektorea (lehia, sartzeko eta irteteko hesiak, hornitzaileak, mehatxuak eta aukerak), bezeroak (ezaugarriak, bilakaera, lehiakortasuna, e.a.).
  • Negozioaren balorazio ekonomikoa: saltzaileak jarriko du salmenta prezioa.

Negozioaren balorazio ekonomikoa egiteko laguntza.

EuskoGanberek enpresaren balorazioa egingo dute enpresak baloratzeko hedatuen dauden metodoetako batzuk erabiliz, eta horrek erreferentzia gisa lagunduko dio saltzaileari prezioa finkatzeko orduan.

Eskualdatze prozesua ixteko laguntza.

EuskoGanberek orientazioa eta aholkularitza emango dute negozioaren eskualdatze prozesuan agertu daitezkeen egoera berezietan (salerosketa, industriaren errentamendua, partaidetza/akzioen salmenta, negozioaren lokala aldatzea, kontratua lagatzea…) eta eskualdatzea formalizatzeko behar diren dokumentuak egingo dituzte.